Arthur Leonard Schawlow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mount Vernon, 1921eko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Palo Alto, 1999ko apirilaren 28a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Torontoko Unibertsitatea Vaughan Road Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Arthur Leonard Schawlow (Mount Vernon, New York estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 1921eko maiatzaren 5a - Palo Alto, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1999ko apirilaren 28a) fisikaria izan zen. 1951-1961 urteetan, Columbiako Unibertsitatean eta Bell Telephone enpresako laborategietan lan egin zuen. 1961an, Stanford Unibertsitateko laborategian hasi zen ikerketa-lanetan, eta Townes estatubatuar fisikariarekin batera asmatu zuen laserra, hots, argi-izpi koherenteak sortzen dituen argiaren anplifikazio-sistema. 1981ean, Fisikako Nobel saria irabazi zuen.