Artxidukea (alemanez: erzherzog; emakumezkoa artxidukesa, alemanez: erzherzogin) europar noblezia-titulua da, Austriako eta Bavariako etxeetako printzeen titulua zena.[1] Estatusean, artxiduke handi bat enperadore edo errege baten azpian eta printze subirano edo duke subirano baten gainetik kokatzen da lehentasun-ordenan. Berez, Germaniako Erromatar Inperio Santuan baino ez zuten erabiltzen.