Artzain (kristautasuna)

Martin Luther King (1929-1968), artzain baptista.

Kristautasunean, artzaina[1] arimen ardura duen pertsona da,[2] beraz apaizaren baliokidea da. Terminoa Eliza protestante eta ebanjelikoetan erabiltzen dute gehien, bere ministroak izendatzeko. Hala ere, eliza katoliko, ortodoxo eta anglikanoetan ere erabiltzen dute. Katolikoentzat beti ordenaturik dago baino protestanteentzat ez da ezinbesteko baldintza.

Hitza Bibliatik dator, non Jaungoikoa askotan artzainekin alderatzen duten.[3]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2009]
  2. Euskaltzaindia. Artzain. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  3. Erwin Fahlbusch & Geoffrey William Bromiley. (2005). The Encyclopedia of Christianity. 4 Wm. B. Eerdmans Publishing, 63 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy