Artzain txakur

Euskal artzain txakurra

Artzain txakurra,[1] ardi txakurra[2] edo artzanora[3] artzainari artaldea zaintzen eta lekuz aldatzen laguntzen dion txakurra da. Kanpoko itxuraz, artzain txakurraren barietate anitz daude; animalia bizkorrak eta azkarrak izan ohi dira, ikasketarako gaitasun handikoak, eta aurreikusi gabeko arazoei aurre egiteko gai direnak.

  1. Euskaltzaindiaren hiztegian, Euskalterm, Elhuyar, 5000 Adorez hiztegietan artzain(-)txakur ageri da.
  2. Euskaltzaindiaren hiztegian, Zehazki, Labayru, 5000 Adorez hiztegietan ardi(-)txakur ageri da.
  3. Elhuyar, Labayru, 5000 Adorez hiztegietan artzanor ageri da.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy