Ascot Racecourse | |
---|---|
2007ko lasterketa amaiera. Kale nagusiaren ikuspegia. | |
Kokapena : | |
Sortze data : | 1711ko abuztuaren 11a |
Lekua : | Ascot zalditokia, Ascot Berkshire Ingalaterra |
Webgunea : | www.ascot.co.uk |
Ascot Racecourse edo Royal Ascot (euskaraz Ascot zaldi lasterketa) Ingalaterrako Berkshire konderriko Ascot udalerrian dagoen zalditokian urtero ospatu ohi den zaldi lasterketa bat da.
Erresuma Batuko zaldi lasterketa garrantzitsuenen artean kokatzen da. Urtero gutxienez 25 zaldi lasterketen egoitza da (maiatzetik urrira ospatu ohi dira): Royal Meeting ekainean, Ascot Gold Cup eta King George VI and Queen Elizabeth Stakes lasterketak berriz ekainean. Mundu mailan ospetsua baldin bada, zaldi lasterketa hau Britainiar Errege Familiari estuki loturik dagoelako da, zalditokia Windsorreko gaztelutik sei milia eskasetara dago, hortaz, ohikoa da urtero errege familia honetako kideak zaldi lasterketak ikustera bertaratzea. Bestela ere, zaldi lasterketa hau Britainia Handiko noble eta handikien topagunea ere izan ohi da, bertan emakumezkoek modako janzkera eta kapela