Asiako Kontseilu Olinpikoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta nazioarteko kirol-federazioa |
Herrialdea | Kuwait |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
Historia | |
Sorrera | 1982 |
webgune ofiziala |
Asiako Kontseilu Olinpikoa (ingelesez, Olympic Council of Asia, OCA) gobernuz kanpoko nazioarteko kirol-erakundea da. Asiako herrialdeetako batzorde olinpiko nazionalek osatzen dute, eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (COI) ofizialki onartzen ditu. Bere helburu nagusia printzipio olinpikoak Asian zabaltzea da. Gainera, Asiako gazteen artean kirola garatu nahi du, eta kirolaren bidez nazioarteko errespetua, borondate ona, adiskidetasuna eta bakea sustatu.[1]
Batzorde Olinpiko Nazionalen Elkarteko bost erakunde kontinentaletako bat da. Hawallin (Kuwait) du egoitza, eta 46 batzorde olinpiko nazionalen afiliazioa du. Jarduneko lehendakaria, 1991tik, Kuwaiteko Ahmed Al-Fahad Al-Sabah jekea da.[1]