Askatasunaren etorbidea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′10.58″N 01°58′55.89″W / 43.3196056°N 1.9821917°W |
Askatasunaren etorbidea edo Askatasunaren hiribidea Gipuzkoako Donostia hiriburuko etorbide garrantzitsuenetako bat da. Etorbide honek izaera komertziala du, bere bi aldeetan denda eta kiosko ugari daudelarik. Erdialdea aldenik-alde zeharkatzen du. Londres hotela parean dagoen Easo kalearen bihurgunea eta Santa Katalina zubiaren artean hedatzen da.