Asmondar leinua

Asmondar Erresuma
ממלכת החשמונאים
Mamlekheth haHash'mona'im
K.a. 140 – K.a. 37
Monarkia teokratikoa
Geografia
HiriburuaJerusalem
Kultura
Hizkuntza(k)Hebreera klasikoa, antzinako aramera (ofiziala),[1] Koiné
ErlijioaJudaismo
Historia
Aurrekoa
Zelesiria
Ondorengoa
Herodiar Erresuma

Asmondar leinua (hebreeraz: חשמונאים‎, Ḥashmona'im) Antzinaro klasikoan Judea eta inguruko lurraldeak gobernatu zituen leinua izan zen. K.a. 140 eta K.a. 116 artean, Seleukotar Inperioko probintzia ia autonomoa izan zen. K.a. 110ean, Inperioa desegin zenean, leinuak Samaria, Galilea, Iturea, Perea eta Idumea bereganatu zituzten.[2] K.a. 63an, Erromatar Errepublikak erresuma konkistatu zuen eta erromatar txotxongilo bilakatu zen baina K.a. 37an Herodes I.a Handiak asmondarrak agintetik bota zituen. Hala ere, legezkotasuna mantentzeko asmotan, Marimna izeneko asmondar printzesa ezkondu zuen.[3]

  1. Muraoka, T.. Studies in Qumran Aramaic. , 2 or..
  2. Leon James Wood, David O'Brien. (1986). A survey of Israel's history. Zondervan.
  3. Schäfer, Peter. (2003). The History of the Jews in the Greco-Roman World. (2. argitaraldia) Londres: Routledge ISBN 0-415-30587-X..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy