Ateburu

Ateburua, bi euskarriren gainean
(Eugène Viollet-Le-Duc, 1856)

Ateburua edo atalburua egitura-elementu horizontala da, bi euskarriren arteko hutsarteak igaro eta goiko elementuak (horma batez ere) eusteko erabilia. Leihoak igarotzeko atalari leihoburu deritzo.

Hutsarteak irekitzeko ateburuak erabiltzen duen arkitektura edo eraikuntzari ateburu-arkitektura (edo arkitrabe-arkitektura) deritzo, eta arkuak erabiltzen duenari ganga-arkitektura. Ateburu-arkitekturaren adibide nagusiak, harriz egindakoak, Antzinako Egiptoko arkitektura eta Antzinako Greziako arkitektura dira.

Eraikinetako sarrera elementu garrantzitsua denez, sinbolikoa izateraino, ohikoa da ateburuek garrantzi berezia hartzea. Hori dela eta, ateburu ugari apainduak ageri dira, margotuak edo zizelkatuak, barruko funtzioaren azalgarri. Sarri, eraikinaren materiala baino material hobea erabiltzen da, egitura eta sinbolo funtzioak betetzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in