Athletic

Artikulu hau gehienbat Athletic klubeko gizonezkoen taldeari buruzkoa da; emakumezkoen taldeari buruzkoa beste hau da: «Athletic (emakumezkoen taldea)».
Athletic
Datuak
Izen ofiziala
Athletic Club
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaLehoiak
Zurigorriak
Eskumendekoak
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaSan Mames BarriaBilbo
43°15′51″N 2°56′58″W / 43.264205°N 2.949369°W / 43.264205; -2.949369 (2013–)
 53.289
Agintea
Jon Uriarte
ZuzendariaMikel González
EntrenatzaileaErnesto Valverde
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1898
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
webgune ofiziala
Facebook: ATHLETICCLUB Twitter: Athletic_en Instagram: athleticclub LinkedIn: athleticclub Youtube: UCUiLE_NqFKarAXFhhmXiIFA TikTok: athleticclub Edit the value on Wikidata

Athletic[1] (ofizialki Athletic Club,[2] askotan Bilboko Athletic edo Athletic de Bilbao ere deitua) Bilboko futbol taldea da. Historia ofizialaren arabera, 1898an sortu zen eta Real Madrid Club de Futbol eta Futbol Club Barcelona taldeekin batera, 1928an Liga sortu zenetik Espainiako Lehen Mailako edizio guztiak jokatu dituen talde bakarra da. Aldi berean, kirol elkarte anonimoa ez den Espainiako ligako lau klub profesional bakarrenetarikoa da, beraz, klubaren gobernua bere kideei dagokie. Euskal klubaren berezitasunik nabarmenena Euskal Herrian jaiotako edo futbolean trebatutako jokalariekin bakarrik jokatzeko tradizioa da. Tradizio hori 1912an sortu zen eta ordutik mantendu da.[3][4] Historikoki, harrobiko kluba izateagatik eta futbolari gazteen prestakuntzan lan egiteagatik ere ezaguna da, hau delarik lehen taldea jokalariz hornitzeko iturri nagusia.[5]

Bere lorpen guztiak Espainiako txapelketetan lortu ditu, non Espainiako futbolaren barruan klub historikotzat hartzen den.[6] Bere izen onaren zati handi bat, Errege Kopan lortu du, hogeita lau aldiz irabazi duena (klubaren arabera hogeita bost dira, bere jabetzan duen 1902ko Koroatzearen Kopa ere kontatzen duelako),[7][8] txapelketako bigarren talderik sarituena izan zelarik XX. mendean, kopetako errege ezizena irabaziz,[9] 1998an Barçak gainditu zuen arte.[10][11] Gaur egun, Espainiako Kopa txapelketa gehien dituen bigarren taldea da, hirugarrena, Real Madril, baino bost gehiago.

Titulu ofizial gehien dituen Espainiako Ligako hirugarren kluba da (35), eta bosgarren postuan dago Lehen Mailako sailkapen historikoan, hirugarren izan zelarik 2009-10 denboraldira arte, une horretan Valentzia taldeak gainditu zuelarik, eta laugarren 2013-14 kanpainara arte, kasu honetan, Atletico Madrilek baztertuz.[12] Era berean, ligako historiako gol-zaparradarik handienaren errekorra du; 1930-31 denboraldian, 12-1 irabazi zion F. C. Bartzelonari.[13][14][15]

Talde bizkaitarraren lorpen kontinental handienak 1976-77 eta 2011-12 denboraldietan lortutako UEFAko Europa Ligako bi azpitxapeldun eta 1956ko Latindar Kopako azpitxapelduna izan dira.[16] Athleticen gol-zaparradarik handiena Europako konpetizioan Standard Liejari 1-7 irabazi zionean izan zen, 2004-05 denboraldian.[17]

  1. «Athletic», Berria Estilo Liburua.
  2. «Datos institucionales del Athletic Club | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  3. (Gaztelaniaz) «18 apellidos extranjeros» ELMUNDO 2015-05-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Por qué en el Athletic de Bilbao solo juegan vascos?» BBC News Mundo 2012-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Athletic | Lezama es toda una referencia en Europa» Mundo Deportivo 2017-06-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  6. (Gaztelaniaz) FIFA.com. «Bienvenidos al Centro de Noticias de FIFA.com - Athletic de Bilbao, el Club de los ‘Leones' - FIFA.com» www.fifa.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  7. (Gaztelaniaz) La Copa Coronación o Concurso de Madrid (1902) antecedente de la Copa de España. Un estudio hemerográfico | Cuadernos de Fútbol. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  8. (Gaztelaniaz) La Copa de 1902 | Cuadernos de Fútbol. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  9. (Gaztelaniaz) «El ´rey de copas´ arruina su historia» Diario Córdoba 2003-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  10. «FC Barcelona-Athletic Club, un clásico de las finales coperas | rfef.es» www.rfef.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  11. (Gaztelaniaz) Sport. (2012-05-18). «Las 23 copas del Rey del Athletic Club» sport (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  12. (Gaztelaniaz) «Valencia: Valencia-Athletic, ojo a la clasificación histórica de LaLiga» Marca.com 2017-09-29 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  13. (Gaztelaniaz) «Athletic-Barcelona, 12-1 para los leones con siete goles de Bata» Marca.com 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  14. (Gaztelaniaz) «Athletic-Barcelona: Historia de una humillación no reparada» La Vanguardia 2015-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  15. «Aquel 12-1 de Mr. Pentland | Fútbol | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  16. (Gaztelaniaz) Relaño, Alfredo. (2016-09-25). «Opinión | La curiosa aventura de la Copa Latina» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  17. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2004-12-17). «El Athletic saqueó Lieja en su noche más grande» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in