Atlantikoko gudua

Atlantikoko gudua
Irudia
MotaKanpaina militar
Itsas gudu
Honen parte daBigarren Mundu Gerra
Denbora-tarte1939ko irailaren 3a - 1945eko maiatzaren 8a
KokalekuOzeano Atlantikoa
Ozeano Artikoa
Irlandako itsasoa
Labrador itsasoa
San Laurendi golkoa
Ipar itsasoa
Mexikoko golkoa
Karibe itsasoa
Outer Banks (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak
Osatuta

Atlantikoko gudua, operazioen eszenatoki bezala, ia bere osotasunean Ozeano Atlantikoa izan zuen itsas konfrontazioa izan zen; Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako U-boot, Karl Dönitz almiranteak agindutako itsasontzi handien eta eskuadra britainiar ia osoaren artean eman zen.

1939ko irailaren 3an hasi, eta gerra amaitu arte iraun zuen. Alemaniar Kriegsmarine Britainia Handiko Itsas Armada garaitu ezingo zuela konturatuta, alemaniar marinelek Erresuma Batua blokeatzen saiatu ziren baliabidez hornitzen zuten merkataritza-ontziak suntsituz. Gerra hasieran alemaniar itsaspekoen eskastasunak eta gerraren amaieran aliatuen nagusitasun teknologiko eta zenbakizkoek Alemaniako planak zapuztu zituzten hasieratik. Kriegsmarinek Britainia Handia arriskuan inoiz jarri ez bazuen ere, hornidura arazo ugari sortu zituen 1944aren hasierara arte, gudua amaitu zen arte, alegia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy