August Bebel (Kolonia, 1840ko otsailaren 22a - Passugg, Suitza, 1913ko abuztuaren 13a) alemaniar politikaria izan zen.
Langilea zelarik, 1865ean I. Internazionaleko partaide bihurtu zen, eta 1869an Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata sortu zuen W. Liebknechtekin batera. 1867an Reichstagen diputatu izan ondoren, espetxera eraman zuten frantsesen eta alemaniarren arteko gerraren kontra altxatzeagatik. Teoria anarkisten aurkaria, II. Internazionaleko aitzindari kartsuenetakoa izan zen. Lan teorikoak idatzi zituen: Kristautasuna eta Sozialismoa (1874), Emakumea eta Sozialismoa (1879), Nire Bizitza (1910-1914).