Augusta Treverorum | |
---|---|
Kokapena | |
Garai historikoa | Erromatar Inperioa |
Praetorian prefecture | praetorian prefecture of Gaul |
Diozesi | Galietako diozesia |
Erromatar Inperioko probintziak | Galia Belgika |
Koordenatuak | 49°45′35″N 6°38′38″E / 49.7597°N 6.644°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Zesar Augusto Treveri (en) |
Augusta Treverorum (latinez; "Augustoren hiria Treveriarren herrian" esan nahi du) Erromatar Inperioko Germania Beherea probintziako hiria zen, Mosela ibaiaren ertzean. Gaur egungo Treveris hiriaren aurrekaria da, baita lurralde germanofonoan enperadorearen izena daramaten hiru hirietako bat ere (beste biak Augusta Vindelicorum dira, gaur egun Augsburg Bavarian, Alemanian, eta Augusta Raurica Basileatik gertu, Suitzan).
Lehen kokalekuak historiaurre garaikoak dira. Moselaren ertzean egon zen erromatar buztingile auzoan banda lineal zeramikaren kulturaren aurkikuntzak antzeman ziren.
Julio Zesarren tropek, K. a. 58-50 artean hartu zituzten mendean treveriarrak, lehen aldiz. K. a. 30ean, erromatar kanpamentu bat ezarri zen, eta handik hilabete batzuetara berriro abandonatu zuten. Suposatzen da lotura badagoela Agriparen errepide eraikuntza lanekin.