Aukera-kostu

Eskaintza eta eskariaren diagrama, eskariaren gehikuntzaren ondorioak argitzen dituena

Teoria mikroekonomikoan, aukera-kostua edo hautazko kostua balio bat da, eta erabakiak hartzeko orduan, hautazko kostu onena aukeratzen laguntzen du. Aukeraketa, hautagai esklusiboen artean egin behar da. Onartuz gero aukerarik onena lortu dela, kostu bat edukiko genuke, hurrengo aukera onena hartuz gero izango genituzkeen onurak ez aprobetxatzeagatik. Laburbilduz, aukera bat hautatzeak, beste aukera batzuen irabazi potentziala galtzea ekarriko du.

Aukera-kostua, ekonomian kontzeptu gakoa da, ezinbesteko ideia baita baliabide urriak modu eraginkorrean erabiltzeko, eta eskasia eta aukeraren arteko oinarrizko harremana adierazten du. Horrela, aukera-kostuak ez dira diru edo finantza-kostuetara mugatzen: irteerako kostu erreala, galdutako denbora, plazera edo beste edozein prestaziorekin ere bat etor liteke.

Temino hau, Friedrich von Wieser-ek sortu zuen, bere Theorie der gesellschaftlichen Wirtschaft-en (Ekonomia sozialaren teoria, 1914).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy