Aurrekontu

Kontabilitatean, aurrekontua epe jakin baterako diruaren sartu-irtenen aurreikuspena da, familia, enpresa edo gobernu batek jarduera ekonomiko bati buruz egin beharrekoa. Aurrekontuak erakusten dituen zenbatekoak informatiboak soilik izan daitezke, edota, sartu-irtenei buruz, epean zehar bete beharreko baldintzak adieraz ditzake. Irteerak edo gastuak sarrerak baino handiagoak badira, defizita izango dela esaten da. Aitzitik, diru-sarrerak gastuak baino handiagoak badira, superabita izango dela adierazten da.

Aurrekontuak jarduera ekonomikoari dagozkion helburuak eta politikak zehazten laguntzen du, aurrekontuan barne hartzen diren proiektu ezberdinen artean atal ezberdinak osatuz eta lehentasunak ezarriz.

Merkataritzaren arloan, aurrekontua dokumentu edo txosten bat ere bada, zerbitzu batek izango duen kostua zehazten duena. Aurrekontua egiten duenak aurrekontua bete behar du, eta ezin du aldatu bezeroak zerbitzua onartzen badu (enpresa-administrazioaren osoko sistema).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy