Austriar Inperioa

Austriar Inperioa
Kaiserthum Österreich
1804 – 1867
Monarkia absolutua
bandera

armarria

Inperioaren mapa
Geografia
HiriburuaViena
Kultura
Hizkuntza(k)alemana, hungariera, errumaniera, txekiera, etab.
ErlijioaKatoliko Erromatarra
Historia
Inperioaren aldarrikapena1804ko abuztuaren 11
Austria-Hungariako Eginbidea1867ko martxoaren 30a
Aurrekoak
Erromatar Inperio Santua
Hungaria
Ondorengoa
Austria-Hungaria

Austriar Inperioa (alemanez: Kaiserthum Oesterreich) Erdialdeko Europako herrialde nazioaniztun boteretsua izan zen, 1804an eratua, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren amaieraren ostean, eta Habsburgo leinuak mendean zeuzkan lurraldeak hartzen zituena. Europako bigarren erresumarik zabalena izan zen (698.700 kilometro koadroko eremua), Errusiako Inperioaren atzean, eta hirugarren jendeztatuena, Errusia eta Frantziaren ondotik. 1867an Hungariako Erresumaren titulua gehitu eta Austria-Hungariako Inperio bihurtu zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren hainbat estatu berritan banandu arte iraun zuena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in