Autoglotonimo esaten zaio herri batek bere hizkuntzari ematen dion izenari. Askotan, herri honek eta bere hizkuntzak daukaten harremanaren inguruko datu soziolinguistikoak atera daitezke hemendikː esaterako, castellano / español bikotea gaztelaniaz, asturianu / llionés asturieraz edo katalanez valencià / català bezalako bikoteek egoera soziolinguistikoaren berri ematen dute.
Autoglotonimoa hiztunek bere hizkuntzari ematen dioten izenari esaten bazaio, kanpotarrek auzotarren hizkuntza jakin bati ematen dioten izenari heteroglotonimoa esaten zaio[1].
Adibidez, euskara hitza autoglotonimoa da, eta lekuan lekuko hitzaren aldaera guztiak ere bai. Aldiz, vasco, vascuence, basque eta auzoko hizkuntzetan erabili diren gainerako izenak heteroglotonimoak dira.