Liburugintzan, azala liburuaren orriak biltzen dituen estalkiaren aurreko aldea da, liburuaren izenburua, egilea, argitaletxea eta ilustrazio adierazgarriaren bat izaten dituena. Larruzkoak eta oihalezkoak izan daitezke, baina egun paper-azalezko koadernaketak dira ohikoenak.