Greziar mitologia (antzinako grezieraz: Ελληνική μυθολογία; latinez: Mythologia Graeca) Antzinako Greziako kulturari dagozkion mito eta elezaharren multzoa da, bere jainko eta heroiez, munduaren izaeraz, jatorriaz eta bere kultu eta praktika erritualen esanahiaz diharduena. Antzinako Greziako erlijioaren parte ziren, batez ere olinpiar jainkoak gurtzen zituena. Ikertzaile modernoek mitoetara jotzen dute eta mitoak aztertzen dituzte, antzinako Greziako erakunde erlijioso eta politikoak eta haien zibilizazioa argitzeko eta mitoen sorreraren izaera hobeto ulertzeko.
Ba al zenekien? Jeanne Calment frantziar emakumea izan dela historia guztian egiaztatu den pertsonarik zaharrena, eta 1875-1997 artean bizi ondoren 122 urte zituelarik hil zela?
Kaleko Afari Solidarioak ekimenak Donostiako kaleko jendeari janaria banatzen die arratsero. Horren aurka PPk aurkako mobilizazioa sortu du eta lortu du Donostiako UdalakEgia auzoan elkartasun ekimen hori debekatzea.