Azido-base erreakzio

Azido-base erreakzioa edo neutralizazio erreakzioa azido baten eta base baten artean gertatzen den erreakzio kimikoa da. Erreakzio honen emaitza gatz bat eta ura dira, Brönsted-Lowryren azido-baseak direnean.

Gatz hitzak Brönsted-Lowryren azido eta baseetatik datozen katioi eta anioiez osaturiko edozein konposatu ioniko deskribatzen du. Neutralizazio erreakzio hauek exotermikoakH>0) dira gehienetan, hau da, energia askatzen dute bero moduan. Neutralizazio deritze elkarren azido eta base propietateak ezeztatzen dituztelako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy