Albo-ondorio arrunten artean, dispepsia dago, eta albo-ondorio garrantzitsuenen artean ultzera peptikoa, urdaila zulatzea eta asmak okerrera egitea. Odoljarioa izateko arriskua areagotu egiten da pertsona helduengan, alkoholaren, antiinflamatorio ez-esteroideoen edo antikoagulatzaileen kontsumitzaileengan. Aspirina ez da gomendagarria haurdunaldiaren azken fasean dauden emakumeentzat. Oro har, ez da gomendagarria infekzioak dituzten haurretan ere, Reyeren sindromea jasateko arriskua dagoelako, eta dosi altuetan tinnitus (burrunba belarrietan) eragin dezake.[7]
Sahatsaren (Salix) hostoetan dagoen azido salizilikoa duela 2400 urtetik erabili du gizateriak. Charles Frédéric Gerhardt kimikari frantsesak sintetizatu zuen lehen aldiz azido azetilsalizilikoa 1853an, sodio salizilatoaazetilo kloruroarekin konbinatzean.[8] XIX. mendearen bigarren erdian, beste kimikari batzuek beren egitura kimikoa deskribatu eta sintesia egiteko metodo eraginkorragoak asmatu zituzten. 1897an, Bayerko zientzialariak aspirina aztertzen hasi ziren, ohiko salizilato-botikak baino albo-kalte txikiagoak zituelakoan[9]. 1899 baino lehen Bayerrek «Aspirina» izeneko farmakoa produzitzen bazuen ere, urte horretatik aurrera marka horrekin merkaturatu zuen mundu osoan[10]. Kasu batzuetan, enpresak markaren gainean zituen eskubideak galdu edo saldu egin ziren herrialde askotan. Haren ospea XX. mendearen lehen erdian handitu zen, eta, ondorioz, lehia handia sortu zen azido azetilsalizilikoa zuten marka eta produktuen artean.[11]
Aspirina munduan gehien erabiltzen den sendagaietako bat da[12]., eta urtean 40.000 tona kontsumitzen dira, hau da, 50.000 eta 120.000 milioi pilula artean.[13]Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago, non osasun-sistema orok izan beharko lituzkeen oinarrizko sendagaiak sailkatzen baitira.[14] Aspirina ere sendagai generiko gisa erabil daiteke, eta 2014. urtean herrialde garatuetan 0,002 eta 0,025 dolar (USD) arteko kostua izan zuen dosiko.
↑ abcd«Aspirin»Drugs.com (American Society of Health-System Pharmacists) 6 de junio de 2016.
↑Lewis, H. D.; J. W. Davis, D. G. Archibald, W. E. Steinke, T. C. Smitherman, J. E. Doherty, H. W. Schnaper, M. M. LeWinter, E. Linares, J. M. Pouget, S. C. Sabharwal, E. Chesler, H. DeMots. (18 de agosto de 1983). Protective effects of aspirin against acute myocardial infarction and death in men with unstable angina. Results of a Veterans Administration Cooperative Study. 309, 396-403 or. ISSN00284793..
↑«La aspirina: historia e importancia», página 29 de Sabán Ruiz, José (ed.): Control global del riesgo cardiometabólico: La disfunción endotelial como diana preferencial. Madrid: Díaz de Santos, 2009. Menciona que los sumerios y los chinos usaban las hojas de sauce como analgésico antes del 1000 a. C., y que Hipócrates utilizaba un brebaje de hojas del sauce Salix Latinum.
↑Mann, Charles C.; Plummer, Mark L. (1991). The aspirin wars: money, medicine, and 100 years of rampant competition (1ª edición). Nueva York: Knopf. p. 27. ISBN0-394-57894-5.