Azido nukleiko

Azido nukleikoa informazio genetikoa duten makromolekula biokimiko konplexua da, nukleotido katez osatua. Azido nukleikoak zelula bizi eta birusetan daude. Arruntenak azido desoxirribonukleikoa (ADN / DNA) eta azido erribonukleikoa (ARN / RNA) dira. Friedrich Miescher kimikariak izendatu eta deskribatu zituen lehenbizi[1], zelulen nukleoan topatu zituelako eta negatiboki kargatuta egoten direlako[2].

Azido nukleiko artifizialak ere badira, hala nola, azido nukleiko peptidoa (ANP / PNA), Morfolinoa eta azido nukleiko itxia (LNA).

  1. (Alemanez) Medicinisch-chemische Untersuchungen: 4. August Hirschwald 1871 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  2. Mertxe Martinez. «Azido nukleiko» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in