Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Azido sulfuriko | |
---|---|
Formula kimikoa | H2SO4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | hidrogeno, oxigeno eta sufre |
Base konjokatua | hydrogen sulfate ion (en) |
Mota | mineral acid (en) , diprotic acid (en) eta sulfur oxoacid (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,8302 g/cm³ (20 ℃, likido) |
Biskositate dinamikoa | 21 mPa s (25 ℃, 1 atm, likido) |
Errefrakzio indiziea | 1,397 |
Azidotasuna (pKa) | 1,92 (25 ℃) −3 |
Momentu dipolarra | 2,72 D |
Fusio-puntua | 10,31 ℃ |
Irakite-puntua | 337 ℃ (1 atm) |
Fusio-entalpia | 2,72 D |
Lurrun-presioa | 0,001 mmHg (20 ℃) |
Masa molekularra | 97,967379544 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
GHS arriskua | arriskua |
Arrisku motak | H290 (en) , H314 (en) |
Prekauzio motak | P280 (en) , P301+P330+P331 (en) , P303+P361+P353 (en) , P305+P351+P338 (en) , P308+P311 (en) |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 1 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
IDLH | 15 mg/m³ |
Eragin dezake | sulfuric acid poisoning (en) eta euri azido |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | QAOWNCQODCNURD-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7664-93-9 |
ChemSpider | 1086 |
PubChem | 1118, 22066174 eta 5152822 |
Reaxys | 2037554 |
Gmelin | 26836 |
ChEBI | 2122 |
ChEMBL | CHEMBL572964 |
NBE zenbakia | 1830 |
RTECS zenbakia | WS5600000 |
ZVG | 1160 |
DSSTox zenbakia | WS5600000 |
EC zenbakia | 231-639-5 |
ECHA | 100.028.763 |
CosIng | 38408 |
RxNorm | 10231 |
Human Metabolome Database | HMDB0001448 |
KNApSAcK | C00007530 eta C00050496 |
UNII | O40UQP6WCF |
NDF-RT | N0000147101 |
KEGG | D05963 eta C00059 |
Azido sulfurikoa (izen egokiena IUPACen arabera) antzinatik ezagutzen da bitriolo-olio izenaz, eta sulfuro, oxigeno eta hidrogeno elementuez osatutako azido mineral bat da, H2SO4 formula duena. Likido kolorgea, usaingabea eta likatsua da, eta uretan disolbagarria.[1]
Azido sulfuriko purua ez da modu naturalean sortzen, ur-lurrunarekin duen afinitate handia dela eta; higroskopikoa da eta erraz xurgatzen du aireko ur-lurruna. [1]Azido sulfuriko kontzentratua oso korrosiboa da beste material askorekin elkartzen denean, arroketatik metaletaraino propietate deshidratatzaile indartsuak dituen oxidatzailea baita. Fosforo pentoxidoa salbuespen nabarmena da, ez baita azido sulfurikoarekin deshidratatzen; aitzitik, azido sulfurikoa deshidratatzen da sufre trioxidoa sortu arte. Urari azido sulfurikoa gehitu ondoren, bero kantitate handia askatzen da. Beraz, azidoari ura eransteko, normalean saihestu egiten da alderantzizko prozedura, askatutako beroak disoluzioak irakin baitezake.[2] [3]Horregatik, tantaka gehitzen zaio urari azido sulfurikoa. Gorputz-ehuna ukitzean, azido sulfurikoak erredura larriak eta termiko sekundarioak eragin ditzake deshidratazioaren ondorioz. Diluitutako azido sulfurikoa ez da hain arriskutsua, ahalmena galtzen duelako beste erreaktiboak oxidatzeko eta deshidratatzeko. Hala ere, kontu handiz manipulatzen da, duen azidotasunagatik.
Azido sulfurikoa produktu kimiko oso garrantzitsua da; herrialde baten indar industrialaren adierazle ona da azido sulfurikoa ekoizteko gaitasuna.[4] Metodo asko ezagutzen dira hura ekoizteko: kontaktu-prozesua, azido sulfuriko hezearen prozesua eta berun-ganberaren prozesua, besteak beste[5]. Azido sulfurikoa funtsezko substantzia da industria kimikoan ere. Ongarrien fabrikazioan erabiltzen da gehien, baina garrantzitsua da mineralen prozesamenduan, petrolioaren fintzean, hondakin-uren prozesamenduan eta sintesi kimikoan ere. [6]Azken aplikazio ugari ditu, berun azidozko baterietan elektrolito gisa, konposatu deshidratatzaile gisa, eta hainbat garbiketa-produktutan osagai gisa.[7]