Karpatoetako eta Europako beste eskualdeetako pagadi primarioak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aztaparretaren ikuspegia | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | ix |
Erreferentzia | 1133 |
Kokalekua | Euskal Herria |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 42°54′43″N 0°49′03″W / 42.9120213°N 0.8174972°W |
Izen ematea | 2017 (? bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Aztaparreta Larrako mendigunean dagoen oihan primario mistoa da, gizakiak moldatu ez duenez erreserba integral izendatua. 1987an Nafarroako Gobernuak Erreserba Integral deklaratu zuen[1] eta 2017an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Karpatoetako eta Europako beste eskualdeetako pagadi primarioak izeneko multzoan.
Txamantxoia mendiaren iparraldeko magalean dago, 1 200 eta 1 750 metro arteko altueran.[2]
Aztaparreta Lizardoia baino handiagoa, basagoa eta menditarragoa da. Aztaparretan izei gehiago daude, egoera hobea baitute[3]