BASIC

BASIC
Jatorria
Sorrera-urtea1964
Ezaugarriak
Programazio paradigmanon-structured programming (en) Itzuli, Programazio inperatibo, procedural programming (en) Itzuli eta Objektuetara bideratutako programazioa
Deskribapena
Honen eragina jaso duFORTRAN, FORTRAN II (en) Itzuli, JOSS (en) Itzuli eta ALGOL
Ekoizpena
DiseinatzaileaJohn George Kemeny
GaratzaileaThomas Eugene Kurtz (en) Itzuli, John George Kemeny eta Mary Kenneth Keller

BASIC edo Beginner's All-purpose Symbolic Instruction Code (Hasiberrientzako helburu guztietarako instrukzioen kode sinbolikoa) maila altuko programazio lengoaia familia bat da. Erabilterraza zen lengoaia bat izateko asmoz sortu zen, 1964an. Baina 1980ko hamarkadan zabaldu zen bere erabilera batez ere,[1][2] eta gaur egun, beronen aldaera ugari ditugu gure artean.

BASIC lengoaiak izugarrizko ospea izan zuen, bi inplementaziori esker batez ere, Tiny BASIC eta Microsoft BASIC, eta mikroordenagailu edo mikrokonputagailuen lehen lengoaia bihurtu zen. Garrantzi handiko beste inplementazioen artean, hauek dira aipagarrienak: CBASIC (BASIC konpilatua), Integer eta Applesoft BASIC (Apple II-rentzat), GW-BASIC (konputagailu pertsonalentzat), Turbo BASIC (Borland) eta Microsoft QuickBASIC.

BASIC lengoaiak aldaketak izan ditu urteak joan ahala. Horrela, aurreneko bertsioak interpretatuak ziren, ez egituratuak. Azkenekoak, berriz, egituratuak dira, eta sarritan, baita konpilatuak ere. BASIC izan da urte askotan zehar programatzaile hasiberriek ikasten duten lehen lengoaia, erabilerraza eta ulerterraza delako, eta beste lengoaia zailago batzuen oinarrizko kontzeptu berdinak dituelako.

BASICen bilakaeran funtsezkoa izan zen Microsoften Visual Basic (VB) lengoaiaren sorrera. Lengoaiaren ohiko gako-hitz guztiak erabili arren (sententziak, kontrol-egiturak eta barne-funtzioak), datu-motak eta haien maneiua barne; VB askoz ere ahaltsuagoa eta eboluzionatuagoa da; Windows plataformatan gehien erabiltzen den lengoaietako bat izanik, aplikazio komertzialetan nagusitasuna izatera iritsiz.[3][4]

Atari BASICen idatzitako adibide bat.
  1. Arrojeria, Eustakio. (1996). Basic. Programatzeko ariketak / egileak, Eustakio Arrojeria, Pili Lizaso ; laguntzaileak, Andoni Sagarna, Kepa Sarasola (Elhuyar Informatika-taldea). : Elkar, ISBN 978-84-7529-342-4. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  2. Sarasola Gabiola, Kepa. (1981). GALDETSU: Konputagailuz lagunduriko irakaskuntzarako sistema. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  3. Artola Zubillaga, Xabier; Maritxalar Anglada, Montse. (1997). Programazio-ingurune aurreratuak: Visual Basic Informatikaren egungo ikuspegi.... (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  4. Bengoetxea Castro, Endika. (1997). Programazio-ingurune aurreratuak: Visual Basic. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy