B segmentu

Fiat Palio, kostu baxuko B segmentuko autoa, hatchback karrozeria duena.

B segmentua A eta C segmentuen artean kokatzen den automobil segmentu bat da. Normalean lau heldu eta haur batentzako lekua dute.

Duela bi hamarkada, B segmentuko automobilek 3,75 m inguruko luzera zuten; gaur egun, berriz, ibilgailu horiek 4,00 m ingurukoak dira karrozeria trinkoan (5 ate), monobolumenean edo noranahikoan, eta 4,25 m ingurukoak karrozeria sedanoan eta familiarrean. Motorrak hiruzpalau zilindrokoak izaten dira ia beti, eta 1.0 eta 2.0 litro arteko zilindradak izaten dituzte.

Automobil motaren arabera, automobil bat azpi-segmenturen batean egon daiteke. B segmentuko turismo-automobil bati «balioaniztun», «utilitario», «konpaktu txiki» edo «azpi-konpaktu» esaten zaio; tamaina horretako monobolumen bat «minimonobolumen» bat da, eta segmentuko noranahiko bati «mininoranahiko» esaten zaio.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy