Baalbek

Baalbek
hiria
Administrazioa
Herrialdea Libano
GobernazioaBekaa
Izen ofizialaبعلبك
Geografia
Koordenatuak34°00′22″N 36°12′31″E / 34.0061°N 36.2086°E / 34.0061; 36.2086
Map
Azalera7 km²
Altuera1170
Demografia
Biztanleria81.052 (2008)
−1.556 (1998)
Dentsitatea2.166,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1000 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua
Hiri senidetuakQom, Bari, L'Aquila, Jogjakarta, Isfahan eta Bergama (en) Itzuli

Baalbek[1] (arabieraz: بعلبك‎, Ba'lbakk, ˈbʕalbak ahoskatua) Libanoko hiri bat da, Beirut hiriburutik 200 km inguru ekialderantz kokatua.

Ekonomia-jarduera nagusia nekazaritza da: mahastiak eta fruta-arbolak lantzen dituzte bereziki.

Antzina Baal jainkoari eskainitako santutegi feniziarra izan zen; gerora greziarra ere izan zen; Seleukotar Inperioaren sasoitik aurrera Heliopolis ("Eguzkiaren hiria") izena eduki zuen, eta Augustorenetik erromatarrena izan zen. Kristauek diotenez, Santa Barbara hiri honetan bizi izan zen.

Besteak beste, Ekialde Hurbilari dagokion eremuan dagoen aztarnategi arkeologiko nagusia da. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1984. urtean. Izan ere, I-III. mende bitarteko tenpluen multzoa dago bertan, Jupiter, Bako (eta Merkurio) eta Venusek osatutako hirukoari eskainitakoa. Lehenengo indusketak XX. mende hasierakoak izan ziren, 1900. urte inguruan.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy