Bab

Bab
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakعَلی مُحَمَّد شیرَازی
JaiotzaXiraz1819ko urriaren 20a
HerrialdeaQajar dinastia
 Iran
HeriotzaTabriz1850eko uztailaren 9a (30 urte)
Hobiratze lekuaBáb-en santutegia
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Khadíjih-Bagum (en) Itzuli  (1842 -  1850)
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa, predikaria, Jainkoaren Agerpena eta merkataria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBabi fedea

Find a Grave: 8473 Edit the value on Wikidata

Sayyid 'Alí-Muhammad Xirazkoa (/ˈseɪjəd ˈæli moʊˈhæməd ʃɪˈrɑːzi/; Persieraz: ‎ سيد علی ‌محمد شیرازی‎ ) (Xiraz, 1819ko urriaren 20a - Tabriz, 1850eko uztailaren 9a), 1844tik aurrera Báb (/bɑːb/; arabieraz: باب‎, euskaraz: Atea) deitua, Persiako berritzaile erlijioso ospetsua izan zen, Babismoaren sortzailea eta Bahá'í Fedearen aitzindaria. Haren ikasbide iraultzaileak zirela eta, 1850an fusilatu egin zuten.

Báb, Qajartarren garaiko Xiraz-ko merkataria izan zen; 1844an, 25 urte zituela, Jainkoaren mezularia zela aldarrikatu zuen, eta Báb titulua hartu zuen, "sarbide" edo "atea", Hamabigarrentarren Mahdi[1][2] edo Qá'im-ari erreferentzia eginez. Persiako gobernuak kontra egin zion, eta azkenean Bab eta bere milaka jarraitzailek exekutatuta hil ziren Qajartarren agindupeko armadaren esku.

Bab-ek gutun eta liburu ugari idatzi zituen, bere aldarrikapena eta irakaspenak zehazteko xedez. Jainkoak Agerraraziko Duenari buruz idatzi zuen, bera baino mezu garrantziskoagoa ekarriko zuen irudi mesianikoaz. Bere ideiak Xeikhismoan oinarritzen ziren eta, batzuek diotenez, Hurufismoan ere; idazkietan sinbolismo [3] asko erabiltzen du, zenbakizko kalkuluak barne.[4]. Abdu'l-Bahak honela laburbildu zuen Báben eragina: Bera bakarrik, nekez imajina daitekeen eginkizun bati ekin zion... Izaki ospetsu hau, Persiako lege erlijioso, arau, modu, moral, eta ohituren oinarriak astindu ahal izateko bezainbesteko indarrez sortu zen, eta lege, fede eta erlijio berri bat ezarri zuen.”[5]

Bahá'íentzat, Bab eta Bahá'u'lláh maila bereko profetak dira, eta Agerkunde Bikia delakoa osatzen dute biek. Bahá'u'lláh, Bahá'í fedearen sortzailea, Báben jarraitzailea izan zen, eta 1863an, Bab hil eta 13 urte geroago, aldarrikatu zuen Bab-en profezia beregan betetzen zela; beraz, Bahá'í fedea Babi fedearen jarraipena dela esan genezake.[6]Izan ere, Bab-en bizitzako efemeride nagusiak bahá'í egutegiko Jaiegun Sakratuak dira, eta are gehiago, bahá'í egutegi osoa Bab-en idazkietatik hartua dago, eta Bab-en aldarrikapenaren urtean hasten da.

  1. Esslemont 1980, 15-16 orr. .
  2. Amanat 1989, 171 orr. .
  3. Review of: Gate of the Heart: Understanding the Writings of the Báb. 2009.
  4. Buck, Christopher. (2004). Studies in Modern Religions, Religious Movements and the Bābī-Bahā'ī Faiths. Moshe Sharon (ed.) Boston: Brill, 143–178 or. ISBN 90-04-13904-4..
  5. Afnan, Elham. (2019). A Twofold Mission. , 5 or..
  6. Daume, Daphne; Watson, Louise. (1992). Britannica Book of the Year. Chicago: Encyclopædia Britannica ISBN 0-85229-486-7..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy