Baba Jaga | |
---|---|
folklore of Russia (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Bizitokia | cabin on chicken legs (en) |
Baliokideak | Babaroga (en) |
Baba Jaga (errusieraz: Баба Яга) eslaviar mitologiako eta batez ere errusiar mitologiako sorgina da. [1][2][3][4][5][6][7]
Motrailu edo almaiz-esku baten gainean hegan egiten du, umeak bahitu eta jaten ditu. Altzairuzko hortzei esker erraz apur ditzake hezurrak eta haragia ere jaten du. Umeak jaten ditu. Egunero haragi asko jaten duen arren, itxura hezurtsu ahula du. Bedeinkatutako pertsonei ez die bere lurraldean sartzen uzten, eta bedeinkatuta daudela baldin badaki.[8][9]
Zerbitzari ikusezinak ditu. Bere zerbitzura zaldun txuria, gorria eta beltza ditu, hauek eguna, arratsea eta gaua kontrolatzen dute. Oilo hankadun etxearen irudia finougriar herrietatik etorri daiteke, animaliengandik babesteko horrelako etxeak eraikitzen baitzituzten.
Baba Jagaren idatzizko lehen aipamenetako bat Giles Fletcher bidaiari eta poetak egin zuen On the Russian State ("Estatu Errusiarrean") liburuan (1588). Bertan, "urrezko edo yage-baba" idoloaren gurtzari buruzko zurrumurruei idatzi zuen, azkenean Siberiako Samoyed lurraldeetara heltzean alegia bat zela konturatu zen.[10] XX. mende bukaeratik "Errusiar fantasian" eta gaur egun errusiar idazleen ipuinetan maiz agertzen da Baba Jaga.
:2
izeneko erreferentziarako