Babiloniar Inperioa

Babilonia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Babilonia (argipena)»
Babiloniar Inperioa
K.a. 1792 – K.a. 539
Monarkia
Babiloniar Inperioa berdez
Geografia
HiriburuaBabilonia
Kultura
Hizkuntza(k)amorrera, kasitera, akadiera
ErlijioaPoliteismo
Historia

Babilonia edo Babiloniar Inperioa Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatutako estatua izan zen, Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zena. Inperioaren izena izen berdina zuen Babilonia hiritik zetorkion. Hiri honi buruzko lehen aipamena K.a. XXIII. mendekoa da.

K.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako hiriko erregeak, Hammurabik, Mesopotamia eta iparralderago zeuden beste hiri batzuk konkistatu zituen. Babiloniako inperioari hasiera eman zion konkista horrek. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten eta inguruko herrietan izugarrizko eragina izan zuten.

Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. urte ingurua izan zen hiri honen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, Babiloniako lorategi jasoak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy