Bahaismo

Justizia Etxe Unibertsalaren egoitza, Haifa (Israel)
Testuen Ikerketarako Gunea Bahá'í Munduko Zentroan (Haifa, Israel)
Arkua, Bahá'í Munduko Zentroan (Haifa, Israel)

Bahá'í Fedea autoizendapenez edo Bahaismoa heteroizendapenez (/bəˈhɑːiː, -ˈhaɪ/; persieraz: بهائی‎ 'Bahā'i') erlijio monoteista independenterik gazteena da, XIX. mendean sortua. Munduan fededunak 5 milioitik gora[1] dira ia herrialde guztietan zabaldurik.

Bere jarraitzaileek Mirza Husain Ali Nuri ((1817-1892) profeta eta sortzailearen ikasbideak hartzen dituzte oinarri. Profeta horrek Bahá’u’lláh (Jainkoaren aintza) izena hartu zuen 1848an. Azken hori Báb (1819-1850) profetaren jarraitzaile izan zen; 1844an Jainkoaren gizakundea hemeretzi urteren buruan agertuko zela iragarri zuen profetaren jarraitzaile, hain zuzen. Bahá'í fedearen arabera, Jainkoaren Mezulariek ekarritako erlijio handietako bakoitzak etapa bat markatzen du zibilizazioaren garapen espiritualean, eta Bahá’u’lláh da mezulari horietan berriena.

Bahá’u’lláh-ren zeregina gizateria osoa Jainkoaren inguruan eta Jainkoaren bitartez biltzea da. Bahá’í-ek gizateriaren aniztasunez osaturiko batasunaren alde lan egiten dute.

"Gaurko egunean gizateria bere heldutasun kolektibora iritsi da. Erlijio guztietako eskriturek agintzen zuten bezala, munduko herriek gizarte global batean modu baketsuz integratzeko garaia heldu da. "Lurra herrialde bakarra da eta gizateria bertako hiritarrak"'[2]

  1. Datuak www.bahai.org webgune ofizialean
  2. (Ingelesez) «New version of 'The Baha'is' magazine published | Bahá’í World News Service (BWNS)» Bahá’í World News Service 2005-04-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy