Baioneta

XIX. mendeko prusiar baioneta bat.
OKC-3S baioneta, Ontario Knife Company enpresak fabrikatua.

Baioneta arma zuri bat da, oso zorrotza, fusilaren kanoiaren muturrari jartzen zaiona, aurrez aurre borrokatzeko. Honela, larrialdi fusila lantza moduan erabil daiteke, muturreko egoeran bada ere. Kontuan hartzekoa da hasierako fusil eta mosketeak kargatzeko denbora asko behar zela, eta aurrez aurreko borroka ekiditea zaila zela XX. mendea baino lehenago.[1]

XVII. mendetik XIX. mende arteko baionetarik arruntena, kubo erakoa zen, hiruki formako aizto bat zuen zilindro metaliko huts batean zetzana, mosketeetan bereziki erabiltzen zena. XX. mendean, aizto edo sastakai bat izatera pasa zen, armari jarri zekiokeena baioneta bezala erabiltzeko. Kasaka gorriak ziren arma hau erabiltzeko prestaturiko soldadu gutxietako batzuk.

Izena Baiona hiriaren izenetik datorkio, bertan asmatua izan baitzen.[1][2]

  1. a b «Baionako baioneta» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  2. (Frantsesez) Larousse, Éditions. «baïonnette de Bayonne ville où cette arme fut d'abord fabriquée - LAROUSSE» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy