Balio-galtze

Artikulu hau aktibo finkoek denboran zehar jasaten duten balio-galtzeari buruzkoa da, dibisen trukaneurriari buruz ikasteko, ikus Trukaneurri.

Enpresan eta zehatzago kontabilitatean, aktibo finko baten balio-galtzea bere bizitza erabilgarrian zehar jasaten duen zaharkitze eta higadura direla eta, aktiboak duen balioaren gutxitzea da. Balio-galtze fisikoa kontabilitatean aldiro jaso beharreko den gertaera bat da, estaldura egoki baten bitartez, amortizazio izenekoa. Balio-galtzea fisikoa (denbora igarotze soilagatik gertatzen dena), funtzionala (aktiboa erabiltzeagatik gertatzen den higadura) edo ekonomikoa (aktiboa erabiltze-egoera onean egon arren, zaharkitua geratzen denean) izan daiteke.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy