Balio (etika)

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Balio (argipena)»

Balioak pertsona edo talde baten moral eta etika-printzipioak dira, egoera batean balorazioak egin eta erabakiak hartzeko erabiltzen direnak. Balio-sistema balio multzo koherentea da, kultura eta ideologia baten adierazgarri direnak.

Balio moralak, gizakiok gure artean eta gure bizitza garatzeko inguruarekiko ditugun harremanen kalitateak dira; moral eta etika printzipioak bereganatzen ditu. Gizakiok ditugun harremanetan, zenbait jokabideak (alde objektiboak) guztiz egokikotzat eta komenigarritzat (alde subjektiboa) hartzen ditugu; hori dela eta, gure bizitzan balio moral hauek beharrezkoak eta gustukoak ditugu, gure bizitzan lagungarriak direlako. 

Aurrekoa kontuan hartuta, egun (postmodernismoan), dena erlatiboa denez, zenbait egoeren aurrean, nolabaiteko ziurgabetasuna sentitzen dugu; balioekin gauza bera gertatzen da, erlatiboak bilakatu dira.

Ildo horretatik jarraituz, balio moralak, mikrosistemek zehazten dituzte; segun norekin zauden eta zein den testuingurua, balio horiek modu batean edo bestean hartzen ditugu. Erromantizismoan, balio moralak, sinesmen mistikoekin eta fedearekin parekatzen ziren, aldiz, gaur egun, industrializazioa eta ekoizpena sustatzen dutenarekin.

Baumanen aburuz, errealitatea solidoa izatetik, likido izatera pasatu egin da; baloreekin gertatu den moduan.

Balio moralen ezaugarriak hurrengo hauek dira:

  • Auto-obligazioa: nahitaezkotzat ikusten ditu gizakia; beraz, agindu horiek betetzera behartuta sentitzen da gizakia.
  • Unibertsaltasuna: arau moralduneko pertsona, uste du arau horiek, edonorentzat baliogarriak eta beharrezkoak direla.
  • Baldintzagabetasuna: premiazkoak edo baliotsuak direnez gero, arau moralak bete behar dira.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy