Balio Erantsiaren gaineko Zerga

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
BEZa zer den azaltzen duen bideoa.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) ondasunen erosketa eta zerbitzuak jasotzea zergapetzen dituen zeharkako zerga bat da. Oro har produktu edo zerbitzuaren prezioari eransten zaio, portzentaje gisa; hala, hasiera batean zerga jasotzen duena ondasunaren saltzailea edo zerbitzua egiten duena da, aldiro kontsumitzaileei bildutako zergaren zenbatekoa Zerga Administrazioari emango diona. Praktikan, azken kontsumitzailea bakarrik ordaintzen duen zerga da, enpresa eta profesionalek Zerga Administrazioari ordaindu beharrekoa jasotako BEZa ken beraiek erositako ondasunengatik eta jasotako zerbitzuengatik ordaindutako BEZa baita soilik, ordaindutako BEZa berreskuratuz horrela.

BEZa zeharkako zerga bat da, ez du zuzenean tributu-administrazioak jasotzen, saltzaileak baizik, transakzio komertzial ororen unean (ondasun-transferentzia edo zerbitzu-ematea dagoenean).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy