Balkh | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Afganistan |
Afganistango probintzia | Balkh probintzia |
Afganistango barrutia | Balkh |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°45′29″N 66°53′56″E / 36.7581°N 66.8989°E |
Altuera | 365 m |
Demografia | |
Biztanleria | 77.000 (2006) 69.758 (1979) |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Samarkanda |
Hizkuntza ofiziala | dari |
Balkh (paxtueraz eta persieraz: بلخ, Balkh; antzinako grezieraz: Βάκτρα, Báktra; baktrieraz: Βάχλο, Bakhlo) Afganistango hiri bat da, herrialdearen iparraldean dagoena, Tajikistango muga inguruan eta izen bereko probintzian.
Beharbada, Afganistango hiririk antzinakoena da, antzinako Bhakri (Alexandro Handiaren konkistan Persiar Inperioaren ekialdeko hirietako bat eta Baktriana satraperriari izena eman ziona) hiriaren gainean baitago; testu klasikoetan Zariaspa ere diote.