Balutxak بلوچ | |
---|---|
Nekazari balutx bat Mahoolen | |
Biztanleak guztira | |
8,8 milioi (2009)[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Pakistan: 6,9 milioi (2013) Iran: 1,557 milioi Oman: 434,000 Afganistan: 300.000 | |
Hizkuntza | |
Balutxi | |
Erlijioa | |
Islam (Sunitar) | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Beste irandar herriak |
Balutx[2][3] (balutxiz: بلوچ) Balutxistanen bizi den herri nomada eta musulman sunnita da.[4] Irango goi-ordokian bizi dira, Iran, Pakistan eta Afganistan artean.
Irandar herri honen gehienak balutxiz egiten du. 2009an, Vidya Prakash Tyaji adituaren arabera, munduan 8,8 milioi balutx inguru bizi ziren,[1] horietatik erdia Ekialdeko Balutxistanen;[5] %40a Sindhen bizi dira eta hegoaldeko Punjaben ugariak ere badira. Guztira, Pakistango biztanleriaren %3,6a, Irangoaren %2a eta baita Afganistangoaren %2a ere.
Bere diaspora ez da nabarmena Mendebaldean baina bai Omanen, bertan herrialdeko biztanleriaren %25a osatzen dute.