Banaketa-kanal

Merkataritzan, banaketa-kanala ekoizle batek bere produktu edo zerbitzuak kontsumitzailearen esku jartzeko erabiltzen dituen bitarteko eragileen multzoa da, bitartekari izenekoak. Banaketa-kanala zuzena ere izan daiteke, ekoizleak produktua kontsumitzaileari zuzenean eskaintzen dionean. Bitartekariak erabiltzen direnean, banaketa-kanala luzea izan daiteke, bitartekari anitz erabiltzen denean, edo motza, bitartekari bakarra edo gutxi erabiltzen direnean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy