Barne angelu

Hiruki batek hiru barne angelu ditu, irudian α, β eta γ bezala adieraziak

Geometrian barne angelua, amankomuneko mutur bat duten poligono baten bi aldek osatutako angelu bat da, eta poligonoaren barnean dagoena. Poligono sinple batek, erpin bakoitzeko barne angelu bat du.

Poligono baten angelu guztiek 180 gradu edo radian baino gehiago neurtzen ez badute, poligonoa, poligono konbexo bezala sailkatzen da. Poligono konbexo bateko barne angelu guztiak berdinak badira, poligonoa, poligono erregularra da. Hala ez bada, poligono ez erregularra da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy