Basati Diskak | |
---|---|
Sortze urtea | 1987 |
Sortzailea(k) | Jabi Destruye eta Txeroki |
Egoera | ez-aktibo |
Generoa(k) | |
Jatorrizko herrialdea | EH |
Basati Diskak 1987. urtean Euskal Herrian sortutako diskoetxea da. Ezin Izan taldeko Javi Sayesek bultzatu zuen lagun batzuekin. 1981ean,Destruye fanzinea kaleratzen hasi zen Sayes, eta, horregatik, ezagunagoa da "Javi Destruye" goitizenarekin. Euskal Herriko punk eta hardcore taldeen lanak kaleratu zituzten.
Sortu eta berehala, disko garrantzitsu batzuk argitaratu zituen, hala nola Bap!! taldearen ...bide huts eta etxe huts (1988) eta RIP taldearen lehen disko luzea, No te muevas! (1988). MCD, Txorromorro, Irula, Eskoria-tza eta Antiregimen dira 80ko hamarkadaren amaieran Basati Diskak zigiluarekin diskoa atera zuten beste taldeetako batzuk.
90eko hamarkadan beste estilo batzuetako taldeen lanak ere kaleratzen hasi zen, tartean Negu Gorriak taldearen Hator hator singlea. Beti Mugan eta Danbaren lanak ere kaleratu zituen, bai eta Bap!!-en Zuria beltzez eta Hondarribiko taldeen Underribi disko partekatua ere. Gaztelaniaz, Sanchis y Jocano pop bikotearen diskoak kaleratu zituen. Haatik, ez zuen punka alde batera utzi, eta Eskorbuto, Heriotza, Quemando Ruedas, La Perrera eta Ostikadaren diskoak argitaratu zituen.
Diskoetxea 1994. urtean desagertu zen.