Base

Xaboiak base ahulak dira, gantz-azidoak sodio hidroxidoarekin edo potasio hidroxidoarekin nahasten direnean sortuak.

Kimikan, base bat protoiak onar ditzakeen edozein substantzia da. Definizio hau azidoei eta baseei buruzko Brønsted-Lowry teorian finkatutakoa da. Haatik, badaude baseen beste definizio batzuk, hala nola elektroi-bikoteen emaileak direla (Lewis), hidroxido anioieen iturri direla (Arrhenius) edo, zentzu zabalean, uretan disolbatzen direnean 7.0ko baliotik gorako pH-a daukaten disoluzioak sortzen dituzten substantziak direla. Base arrunten adibide dira, esaterako, sodio hidroxidoa eta amoniakoa.

Lehen hurbilketa batean, substantziak, disoluzio urtsuan, ioiak ematen dizkio baliabideari[1]. Adibide garbi bat potasio hidroxidoa da, KOH: formularekin​.

Base eta azido kontzeptuak kontrajartzen dira. Baliabidearen basikotasuna (edo alkalinitatea) neurtzeko, pOH kontzeptua erabiltzen da, zeina pHrekin osatzen den; era horretan, , (CNPTn -ren berdina da. Hori dela eta, azido zein baseetarako pH-a erabiltzea oso zabalduta dago[2][3].

Basearen kontzeptua Guillaume François Rouelle kimikari frantziarrak sortu zuen 1754an. Likido larrunkorrak ziren azidoak (adibidez, azido azetikoa) substantzia jakin batzuekin nahastean gatz solido bihurtzen zirela ikusi zuen. Substantzia hauek gatza eratzeko basea (oinarria)[4] zirela erabaki zuen. Hain zuzen, hortik datorkio izena.

Baseak, kimikoki, azidoen kontrakoak dira. Azido baten eta base baten arteko erreakzioari neutralizazio diotsote. Azidoek hidronio-ioiaren (H3O+) kontzentrazioa handitzen dute, eta baseek txikitu egiten dute. Baseek eta azidoek, elkarrekin erreakzionatzean, ura eta gatzak (edo beren disoluzioak) ekoizten dituzte.

  1. (Gaztelaniaz) Bases de la fisiología. Editorial Tebar 2007 ISBN 978-84-7360-266-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Sol 90. (2014-02-17). Materia. Britannica Digital Learning ISBN 978-1-62513-140-9. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Base (química). 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  4. The Origin of the Term Base William B. Jensen Journal of Chemical Education • 1130 Vol. 83 No. 8 August 2006

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in