1707ko Batasun Agiria Ingalaterrako Erresuma (jada Gales barnean zegoen) eta Eskoziako Erresumaren bategitea ahalbideratu zuten Bi Batasun Agirik osatu zuten. 1706ean Ingalaterrako Legebiltzarrak Eskoziarekin Bategitea onartu zuen, eta 1707an Eskoziako Legebiltzarrak Ingalaterrarekin Bategitea onartu zuen.
1707ko uztailaren 22an Batasun Agiria indarrean sartu eta Britainia Handiko Erresuma sortu zen eta Ingalaterra, Gales eta Eskozia monarkia bakar baten pean gelditu ziren, Ana Britainia Handikoa erregina buru zela.