Batukada sanba generoaren barruko musika mota bat da, perkusiozko musika tresnak baliatuz talde batek osatzen duena, erritmo azkar eta biziz. Brasilen du jatorria eta afrikar musikaren eragin nabaria du.
Euskal Herriko jaietan ospea izan zuen musika mota izan zen XXI. mendearen hasieran.