Batxilergo

Batxilergoa edo DBHO siglez ezagunagoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa), Espainian Batxilergo titulua lortzen den eta 2 urteko iraupena duen hezkuntza-etapa da. Normalean ikasleak 16 urte dituenean hasten da eta 18 dituenean amaitzen da.

Batxilergoa egiteko, lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu behar da eta Batxilergoa amaitutakoan, Goi Mailako Prestakuntza Ziklo edota Unibertsitatera igaro daiteke.

Hiru motatako batxilergoak daude: arrunta, gauekoa edo urrutikoa. Gauekoa normalean batxilergoa lortu nahi duten helduentzat izaten da eta urrutikoa, kartzelan edo bestelako arrazoiengatik ikasgeletara joan ezin den jendearentzat.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy