Poloniako Erresuma Królestwo Polskie | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1815 – 1915 | |||||||
Batasun pertsonala Errusiar Inperioarekin | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Varsovia | ||||||
Biztanleria | 3.200.000 (1815) | ||||||
Azalera | 128.500 (1815) km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Poloniera Beste batzuk: Errusiera | ||||||
Historia | |||||||
|
Poloniako Erresuma (polonieraz: Królestwo Polskie kró'lestfo-ˈpolskJe ahoskatua; errusieraz: Царство Польское, Tsarstvo Polskoye, kərɐˈlʲɛfstvə ˈpolʲskəje, ˈtsarstvə ˈpolʲskəje ahoskatua, polonieraz: Carstwo Polskie, eusk: Poloniako Tsarerria) edo, era informal batean, Batzarreko Polonia (polonieraz: Królestwo Kongresowe kró'lʲestfo-kongre'sowe; errusieraz: Конгрессовая Польша) edo Errusiar Polonia, 1815ean Vienako Batzarrak sortutako estatu subiranoa izan zen. Poloniaren errusiar zatian sortua, hasieran Errusiar Inperioarekin batasun pertsonala izan zen eta gero, 1867an Errusiar Inperioaren zati bat bilakatu zen. Lehen Mundu Gerran Erdialdeko Inperioek inbaditu eta 1915ean Poloniako Erregeordetza sortu zuten.
Berez errusiar txotxongilo besterik ez zenez,[1] zenbait matxinada nazionalista izan zituen. Orduko Poloniako Erresumaren lurraldeak egungo Kaliskie, Lublin, Łódź, Mazovia, Podlasia eta Gurutze Santuko voivoderriak, hego-mendebaldeko Lituania eta Bielorrusiako Grodno barrutiaren zati bat zituen bere barnean.