Bederatzi Urteko Gerra

Bederatzi Urteko Gerra
Martin Jean-Baptiste le Vieux, Namurreko setioa, 1692ko ekaina
Data1688ko irailaren 24a1697ko irailaren 20a
LekuaEuropa eta amerikar koloniak
EmaitzaRyswickeko ituna
Gudulariak
Frantzia Espainia
Germaniako Erromatar Inperio Santua (tartean Baviera, Brandeburgo, Austria, Saxonia, Austriar Herbehereak eta Palatinatua)
Ingalaterra
Portugal
Suedia
Probintzia Batuak

Bederatzi Urteko Gerra, Augsburgotar Ligaren Gerra edo Aliantza Handiaren Gerra 1688 eta 1697 artean Europan eta amerikar kolonietan Frantziak eta Augsburgotar Ligak, 1689an Ingalaterrarekin bat egin zuenean Aliantza Handi bilakatuta, egindako gerra izan zen. Gerra Ryswickeko ituna sinatu zutenean amaitu zen.

Gerra Rhin ibaitik haratagoko frantziar hedapena saihesteko egin zuten. Bestetik, Gilen III.a Ingalaterrakoa frantziarrek Jakue II.a Ingalaterrakoa Ingalaterrako tronua berreskuratzeko lagun ez ziezaioten gerran sartu zen[1]. Amerikan Ingalaterrak eta Frantziak kontinente horretako kolonien kontrola izateko borrokatu zuten; kanpaina horrek Gilen Erregearen Gerra du izena.

  1. Wolf, John B (1962). The Emergence of the Great Powers: 1685–1715. Harper & Row. ISBN 0061397509

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in