Beduino | |
---|---|
Beduinoa Jordanian | |
Biztanleak guztira | |
c. 4 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Saudi Arabia: 635.000 (1978) Jordania: 380.000 (2007) Egipto: 50.000 (2003) Israel: 250.000 (2012) Aljeria: 230.000 Irak: 100.000 Palestina: 30.000 | |
Hizkuntza | |
Arabiera | |
Erlijioa | |
Islam | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Beduinoak[1] Saudi Arabian, Sirian, Jordanian eta Iraken bizi diren arabiar nomadak dira. Izena arabierako bedaui edo badawitik (بَدَوِي, desertuko biztanlea) eratorria da. Berez Arabia, Afrika iparraldera (Egipto, Aljeria, Libia, Mali...) zabaldu ziren VII. mendeko arabiarren konkistekin batera. Gaur egungo beduinoak badawia hitz egiten duten tribuetan daude antolatuta eta arabiar herriaren ondorengotzat daukate beraien burua.