Behi-esne

Behi-esne
esne
Osagaiakurra, triglizeridoa, proteina eta aminoazidoa
Historia
Honen produktuaabelgorri

Behi-esnea[1] behien esnea da. Bertatik esneki asko ekoizten dituzte, tartean behi-gazta (Suitzako Appenzeller, Italiako burrata eta Herbeeretako Edam adibidez). Ardiek bi titiburu baino ez dituzte,[2] eta behiek baino esne-bolumen txikiagoa sortzen dute. Hala ere, ardi-esneak behi-esneak baino askoz koipe, solido eta mineral gehiago dituenez, ezin hobea da gazta egiteko.

Munduan gehien kontsumitzen den esnea behiarena da. Komertzialki esnea irakurtzen denean, behi esneari egiten zaio aipamena. Aldiz, ardi edo ahuntz esneaz ariko balitz, ardi esne edo ahuntz esne bezala izendatuko litzake.

Munduan zehar asko kontsumitzen den elikagaia da; hala ere, esnea kaltegarria izan daiteke laktosarekiko (esnearen azukrea) intolerantzia dutenentzat. Intolerantzia hori laktosa desegiteko entzima faltagatik gertatzen da. Gaixotasun hau genetikoa da gehienetan, eta Asian asko gertatzen da; horregatik, lurralde horietan ez da esnerik edo esnekirik aurkituko. Munduko gainerako lurraldeak kontuan, intolerantzia lautik batek omen du. Esne eta esnekien kontsumo handiena Europan dago eta pertsona helduen %96k digeritzen dute laktosa; Afrika, India, Erdialdeko Asia eta Europa Ekialdeko lagunen %50 eta %75 artean; eta Amerikako jatorrizko biztanleek eta asiarrek ezin dute digeritu.

XX. mendean esnekien kontsumoa ikaragarri hedatu da mundu osoan. Izan ere, animaliak jezteko metodo artifizialak hobetu dira, abereen elikadura ere bai eta garraio eta hozte prozesuetan aurrerakuntza teknologikoak gertatu dira. Horregatik, esnearen gehiegizko ekoizpena gertatu zen mendearen azkenean. Esnea likidoan edo hautsean sal daiteke. Osasun arazoak saiheste aldera prozesu termiko desberdinak pasatu beharko ditu. Prozesu horiek esnearen ezaugarri organoleptikoak aldatzen dituzte.

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. (Ingelesez) Department of Animal Sciences, University of Illinois at Urbana-Champaign. Comparative Mammary Anatomy: Goats & Sheep. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy