Belaki


Belaki
Ediacarar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaHolozoa
ErreinuaAnimalia
Filuma Porifera
Grant eta Todd, 1836

Belakiak (Porifera) animalia filum bat dira. Animalia sinpleenen oinarrian daude, Diploblastoen ahizpa-taxoi gisa[1][2][3][4][5]. Organismo zelulaniztunak dira, poroz beteriko gorputzak dituztenak, euren barruan urak zirkulatzeko kanalak sortuz. Egituraz, mesohilo izeneko ehun likatsu bat dute, bi zelula geruzez inguratuta. Belakiak ikertzen dituen biologiaren adarra espongiologia da[6].

Belakiek beste mota bateko zelulatan bihurtu daitezkeen espezializatu gabeko zelulak dauzkate, eta normalean zelula nagusien geruzen eta mesohiloen artean mugitzen dira. Belakiek ez dute nerbio sistemarik, zirkulazio-aparaturik ez eta digestio aparaturik. Horren ordez, gehienek beraien gorputzean ur-fluxu konstante bat mantentzen dute elikagaiak eta oxigenoa lortzeko eta hondakinak iragazteko.

Animalia hauek aurrekanbriarrean bizi zirela ikusi da, nahiz eta XVIII. mende arte ez ziren sailkatuak izan. 1819. urtean landare gisa sailkatzen ziren, baina ondoren barnean dauden ur-lasterrak ikusita animalia direla ohartu ziren.

Belakia zuhaitz ebolutiboko azken arbaso komun unibertsaletik desberdindu zen lehen animalia adarra izan zen, beste animalia guztien ahizpa-taxoi bihurtuz [7].

Forma ugari daude, baina guztiek dute mugitzeko ezintasuna. Gaur egun 5.000 espezie baino gehiago daude katalogatuak munduan zehar, eta horietatik 150 inguru ur gezan bizi dira. Koloniak eratzen dituzte euren zuntzak elkartuz. Ura iragaziz elikatzen dira.

  1. (Ingelesez) Pisani, Davide; Wörheide, Gert; Lartillot, Nicolas; Rota-Stabelli, Omar; Philippe, Hervé; Pett, Walker; Dohrmann, Martin; Feuda, Roberto. (2017-12-18). «Improved Modeling of Compositional Heterogeneity Supports Sponges as Sister to All Other Animals» Current Biology 27 (24): 3864–3870.e4.  doi:10.1016/j.cub.2017.11.008. ISSN 0960-9822. PMID 29199080. (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  2. (Ingelesez) Wörheide, Gert; Lartillot, Nicolas; Philippe, Hervé; Rota-Stabelli, Omar; Feuda, Roberto; Dohrmann, Martin; Pett, Walker; Pisani, Davide. (2015-12-15). «Genomic data do not support comb jellies as the sister group to all other animals» Proceedings of the National Academy of Sciences 112 (50): 15402–15407.  doi:10.1073/pnas.1518127112. ISSN 1091-6490. PMID 26621703. PMC PMC4687580. (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  3. (Ingelesez) Manuel, Michaël; Wörheide, Gert; King, Nicole; Delsuc, Frédéric; Corre, Erwan; Lapébie, Pascal; Ereskovsky, Alexander; Quéinnec, Éric et al.. (2017-04-03). «A Large and Consistent Phylogenomic Dataset Supports Sponges as the Sister Group to All Other Animals» Current Biology 27 (7): 958–967.  doi:10.1016/j.cub.2017.02.031. ISSN 0960-9822. PMID 28318975. (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  4. (Ingelesez) Giribet, Gonzalo. «Genomics and the animal tree of life: conflicts and future prospects» Zoologica Scripta 45 (S1): 14–21.  doi:10.1111/zsc.12215. ISSN 1463-6409. (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  5. (Ingelesez) Giribet, Gonzalo; Marioni, John C.; Riesgo, Ana; Pearse, Vicki B.; Hadfield, Michael G.; Gruber-Vodicka, Harald; Laumer, Christopher E.. (2018-03-17). «Placozoa and Cnidaria are sister taxa» bioRxiv: 200972.  doi:10.1101/200972. (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  6. (Ingelesez) «Definition of SPONGIOLOGY» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  7. Feuda R, Dohrmann M, Pett W, Philippe H, Rota-Stabelli O, Lartillot N, et al. (December 2017). "Improved Modeling of Compositional Heterogeneity Supports Sponges as Sister to All Other Animals". Current Biology. 27 (24): 3864–3870.e4. doi:10.1016/j.cub.2017.11.008. PMID 29199080.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy