Belartza

Estepa, belartza mota bat

Belartza edo larre-belardia landaredian gramineoak nagusi diren eremua da. Hala ere, ziperazeoak, junkazeoak, lekadunak eta beste landare belarkara batzuk ere agertzen ahal dira proportzio desberdinetan. Kontinente guztietan daude belartzak, Antartikan izan ezik, eta baita ekoeskualde gehienetan ere. Izan ere, 3.400 milioi hektarea estaltzen dute munduan, lehorralde osoaren laurdena, eta lurzoruko karbonoaren % 30 gordetzen; hori dela eta, haien kudeaketa egokia funtsezkoa da berotze globalaren aurkako estrategian.[1]

  1. UN agency highlights potential to fight climate change with grasslands. UN News, 2010eko urtarrilak 13, news.un.org (Noiz kontsultatua: 2020-4-5).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy